Lan erreformak kaleratze erraztea eta merketzea baliatzen du oraingoan ere

2010/02/09
Espaniako gobernuak aurkeztu duen erreforma laboralak aurreko urtetakoetakoen bidetik jarraitzen du: patronalari erraztasunak eman eta prekariotasuna eta malgutasuna areagotu.

Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak adierazi du Zapateroren gobernua enpresarien eskuetan dagoela eta “ez duela inolako lotsarik eskuinaren politika egiteko”. Era honetan, aurreko erreformetan bezala, kaleratzea merkatu eta behin-behinekotasuna areagotu nahi da berriro ere. “Guzti honek erakusten du elkarrizketa sozialak porrot egin duela eta Euskadin honen inguruan gertatzen ari dena gorritzeko modukoa da”.

Muñozek, Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunarekin batera erreformaren inguruko ELAren iritzia aurkeztu du Bilbon.

 

Irakurri txostena