Lan erreformaren aurkako ekimenak adosteko deia luzatzen die Nafarroako metalean gainontzeko sindikatuei ELAk

2012/03/08
ELA-k bilera batera deitu die gainerako sindikatuei, Metalaren hitzarmeneko negoziazio mahaian lan erreforma honek jasotzen dituen atzeranzko materien ez aplikazioa posible egiten duten ordezko testuak adosteko. Aipaturiko erreformak demokraziaren historian sufritu dugun atzerapausorik handiena dakar.

 

Lege honek erlazio laboralen oinarriak apurtzen ditu, orain arte ezagutu ditugun moduan, negoziazio kolektiborako kalteak suposatzen ditu, baldintza soziolaboralak urratuz. ELA-k bere Metalaren probintzia-hitzarmenaren defentsa adierazten du argi eta garbi, sektorearen talderako aplikazio minimo akordio bezala, gure eskubideak berma diezazkigun, eta erreforma laborala sartzen duen murrizketen kontra. Hartarako, martxoaren 29aren greba langile eskubideen defentsako borrokako eta gizarte nafarraren hasiera besterik ez da.