Lan erreformaren helburua enplegua are eta prekarioagoa bihurtzea da

2006/05/04

Espainiako Gobernuak, CEOE patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek lan erreforma hitzartu dute. Oraindik ez du legearen azken testua, baina azkenaldian hedabideetan agertu diren albisteak oinarri hartuta, ELAk oso balorazio negatiboa egiten du lan erreforma berri honen inguruan.

Negoziazio kolektiboko arduradun Adolfo Muñozek azpimarratzen duenez, "erreforma hau iruzur bat da langile guztientzat. Euren errentetatik enpresariengana egiten den transferentzia berria. Lan erreforma honek patronalari egiten dio mesede batez ere". Adolfo Muñozen ustez, "erreformak ez du prekarietatearekin amaituko. Are eta gehiago; etorkizunean lan merkatuaren baldintzak okerragoak izango dira oraindik".