Bridgestone Basauri
Lan erregulazioko espedientearen aurkako greba gehiago egingo dira

Bridgestone Basaurin gaur bildutako Batzar Nagusiak erabaki du Batzordeak greba egun gehiago deitzeko proposamena onartzea: oraingoz, apirilaren 30a, maiatzaren 1a, 5a eta 6a deitu dituzte (azken hori kontsultaldiaren azken egunarekin bat dator). ELAk funtsezkotzat jo ditu mobilizazioak eta grebak Bridgestoneko EEEari aurre egiteko; EEE bat, sindikatuaren ustez erretiratu egin behar dena, eta multinazionalak lantegietarako Bideragarritasun eta Industria Plan errealak negoziatzea eragin behar duena.
Atzo Brigdestone Basauriko enplegu-erregulazioko espedientearen kontsultaldiaren azken bilera egin ondoren, enpresak ez zuen aldatu enplegu-erregulazioko espedientea gauzatzeko asmoa. ELAk bileran adierazi zuen enpresak alegatzen dituen arrazoiak ez direla egiaztatzen ari, eta enpresak ez duela eskaturiko dokumentazio eta informazio askorik eskaintzen. ELAk uste du enpresak alegatutako arrazoiak ez direla benetakoak, eta multinazional japoniarrak aspaldi hartutako alde bakarreko erabaki bat “janzteko” baino ez dutela balio. Gauzak horrela, ELAk enplegu-erregulazioko espedientea kentzeko eskatzen jarraitzen du.