Lan errentek enpresari eta profesionalek baino 8.900 euro gehiago aitortzen dute

2008/12/16
ELAk urteak daramatza gizartearentzat justua izango den fiskaltasun justuago bat eskatzen. Honekin batera, urtero fiskalitatearen bilakaerari buruzko toxtena plazaratu ohi du. Abenduaren 16an 2007ko aurtengoa aurkeztu du. Bertan jasotzen denez, IRPF delakoa ordaintzen dutenek bataz beste 20.108,5 euroko lan errenta aitortu dute Hego Euskal Herrian, jarduera ekonomikoa dutenek (enpresari, profesional eta artistek) 11.208 euro aitortu duten bitartean, 8.900 euro gutxiago, alegia.

Manu Robles-Arangiz Fundazioak Hego Euskal Herriko fiskalitatearen gaineko txostena aurkeztu berri du, Azterketak argitalpenaren 12. zenbakian.

Honako helbidean duzue eskuragarri.