Artxandako Funikularra
Lan eskubideak kontutan hartu gabe handitu da maiztasuna

Orduro lau bidaia egin beharrean, sei egingo dira hemendik aurrera Artxandako Funikularrean. Lan karga nabarmen handituko bada ere, ez da aurreikusi maiztasun berrira egokitzeko antolaketa neurririk. Adibide gisa, plantillak orain ezin du erregelamenduz jasotako etenaldia egin, txandak langileez hain justu izanik, ezinezkoa baita eten hori egitea.
Neurri hau, Funikularreko zuzendaritzak plantilla murrizteko duen obsesioarekin batera, kostuak merkatzeko da. Baina ondorioak, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitata eta plantillaren osasuna okertzea da.
ELAk Artxandako Funikularra auzoko inguru sozialarentzako ezinbestekoa den azpiegitura gisa ulertzen du, eta auzokideei zerbitzu egokia eta langileentzako lan ingurune jasangarria bermatzea bilatu beharko litzateke. Hori dela eta, zuzendaritzak aurreikusten duen lanpostuen amortizazioa alboratzea eskatzen du, eta amortizaziorik ez gertatzeako beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituela adierazten du ELAk.