Lan ezbeharrei aurre egiteko planik ez dagoela salatu du ELAk

2006/12/12
Lan osasun eta segurtasun arduradun Janire Dominguezek Joseba Azkarraga Lan Sailburuak Legebiltzarrean aurkeztutako emaitza baikorrak salatu ditu. Dominguezek azpimarratu duenez, estatistikek agerian uzten dituzte Jaurlaritzak emandako datuak, eta arazoari aurre egiteko duen borondate eza nabarmendu du.

Era honetan, bi datu azpimarratu ditu. Industrian oso empresa gutxi ikuskatu dira, eta bakarrik 4.500 eurotako zigorrak ezarri dira. Bestetik eraikuntzan ikuskatu diren %30 lan zentroetan arazo larriak agertu dira, baina soilik 11 zigortu dira. Zigorren kopurua 42.000 eurokoa baino ez da izan.

Gauzak horrela, ez dirudi Azkarragak zuzentzen duen sailak urratss handiak emateko gai denik. Dominguezen esanetan, ugazabek ez dute beldur handirik izango aurrerantzean ere, eta orain arte irabaziak jarriko dituzte segurtasunaren gainetik.