Lan-harremanak Euskal Herrian

2002/04/03
“Las relaciones laborales en Euskal Herria” liburua aurkeztu du apirilaren 3an Manu Robles-Arangiz Institutuak Bilbon

Jose Migel Unanue, ELAren negoziazio kolektibo alorreko arduraduna izan da hainbat urtez. Unanuek lan-harremanen bilakaera sakon aztertzen du, diktadura amaitu eta gaur arte. Egilearekin batera, liburuaren aurkezpenean German Kortabarria, Manu Robles-Arangiz Institutuko lehendakari eta ELAren komunikazio arduraduna, eta Martin Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Lan sailburu ohia izan ziren.
Liburuak sei atal ditu, eta Jose Migel Unanueren gogoeta sail batekin amaitzen da: 1) Historia; 2) Alor sozio-laboraleko eskumenak; 3) Espainiako zuzenbide sindikalaren eredu juridikoa; 4) Sindikatuen eta patronalaren ezaugarriak eta egoera; 5) Negoziazio kolektiboa; 6) Indar-korrelazioa, aldarrikapenen indarra eta lan-gatazka; 7) Zentralizazioaren arazoa; 8) Gure lan-harremanen atzean dagoen eztabaida politiko-ideologikoa...