Lan Harremanen Kontseilua dela-eta Eusko Jaurlaritzaren informazio erabilera salatzen du ELAk

2011/09/08
Berehala lege proiektua publiko egin dadin exijitzen dugu

Astearte honetan, irailak 6, Patxi Lopezen gobernuak Lan Harremanen Kontseiluko Lege Proiektuaren onarpena iragarri zuen. ELAk salatu nahi du, gaurko eguna arte proiektu hori ez dela publiko egin eta, modu horretan, gehiengoa duen sindikatuak, %40ko ordezkaritzarekin, oraindik ez ditu proiektu horren eduki zehatzak ezagutzen.

ELAk asmo du proiektu horren azterketa zehatza egitea, baina gobernuak azterketa hori ekidin nahi du onartutakoa ezkutatuz. Nabarmenki agerikoa da , erakunde sindikal handienari honelako trataera ematearekin batera, gobernua lege honen inguruan propaganda kanpainan murgildu nahi izana. Ez dute zalantzarik izan lehenetsitako informazioa zenbait hedabideei ematerakoan, dena Patxi Lopezen Gobernua eta bere Sailburua den Gemma Zabaletari interesatzen zaien erabileran sakontzeko. 

ELAk, guzti honengatik, LHK-ren lege proiektua berehala publiko egin dadin exijitzen du.