Lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioak dituzte Arabako metalean

2011/10/27
ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk diote ez dutela sinatuko lan eskubideak okertuko dituen akordiorik.

Hamar hilabete daramatzate Arabako metaleko lan hitzarmen berria negoziatzen, baina oraindik urrun dirudi akordioak. Patronalaren jarrera «aseezina» dela iritzita, elkarrekin aritzea erabaki dute sindikatuek. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk: adierazi dute ez dutela sinatuko gaur egungo eskubideetan atzera egitea eragingo duen akordiorik; Arabako lan ituna defendatuko dutela egon daitezkeen negoziazio esparruen artean, eta, azkenik, sindikatu gehienen oniritzirik ez duen akordiorik ez dutela sinatuko.
Patronalari presioa egiteko mobilizazioak ere antolatu dituzte lau sindikatuek. Azaroaren 4an elkarretaratzea egingo dute SEAren egoitzaren aurrean, azaroaren 18an Aiara eskualdean izango dira protestak eta abenduaren 16an manifestazioa egingo dute
Hiru urterako lan ituna proposatu du enpresaburuen elkarteak, eta soldata igoerarik ez da izango tarte horretan. Lanaldiari dagokionez, orain baino 15 ordu gehiagokoa nahi du, baita malgutasuna handitzea ere.