Lan hitzarmenen alde elkarretaratu dira ELA metaleko ordezkariak Bilbon
2012/12/11
Ia mila ordezkari elkarretaratu da gaur goizean Confebas-eko egoitzaren aurrean lan hitzarmenen alde. Aurretik manifestazio bat burutu dute Bilboko kaleetan zehar.
Unai Martinez, metaleko federazioko idazkari nagusiaren hitzetan datorren urtea are eta gogorragoa izango da. “Ez diote patronalari lan erreforma eskura jarri ez erabiltzeko. Badatoz gure lan baldintzen bila eta aurrean izan behar gaituzte”.
“Egoera zailen aurrean bi aukera dauzkagu: besoak gurutzatu eta itxoin; edo errealitatea aldatu gure onerako. Ez badugu bigarren aukera hori hautatzen, gureak egin du. Ez badugu enpresaren errespetua bereganatzen, akabo”, gaineratu du Martinezek.