METALA
Lan Ikuskaritzak ebatzi du Arcelor Etxebarrik greba eskubidea urratu zuela

Bizkaiko lan ikuskaritzak arau haustearen akta zabaldu dio Arcelormittal Etxebarri, Bizkaiko Metalaren Hitzarmen Probintzialak deitutako greba egunetan greba eskubidea urratu zuelako 2022garren urtean.
ELAk proposatuta, Etxebarriko komitean gehiengoa duen sindikatuak, salaketa jarri zuen Bizkaiko lan ikuskaritzaren aurrean. Salatutako gertakariak ikertu ondoren, ELAri arrazoia eman eta ikuskaritzak larritzat jo ditu greba eskubide oinarrizkoaren urraketak: “Arcelor enpresak langileen greba eskubidea urratu du, azaldutako moduan eta lan araudian jasotako irismenarekin.” Ondorioz, multinazionalaren aurkako zehapen prozedurari ekin zaio orain. Hori ba, ebazpena urtebetera heldu da.
Arcelormittal Etxebarrik 350 bat langile ditu, eta hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari da oraintxe bertan. Ikuskaritzaren akta hori funtsezkoa izan daiteke beste greba deialdi gehiago deitzen badira.