Lozy 's Pharmaceuticals
Lan Ikuskaritzak ELAri arrazoia eman, eta greban dauden pertsonak legez kanpo ordezkatu direla adierazi du

Lozy 's Pharmaceuticalseko langileek bi hilabete eta erdi daramatzate greban lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propio bat lortzeko, gaur egun Estatu mailako Kimikako hitzarmena aplikatzen baitzaie. Lekarozko enpresa honek 78 langile ditu, eta ELAk ordezkatzen ditu.
Aste honetan, Lan Ikuskaritzak ELAk jarritako hiru salaketetatik bi ebatzi ditu, eta adierazi du greban dauden pertsonak legez kanpo ordezkatzen ari direla. Hirugarren salaketa ebazteke dago oraindik.
Lan Ikuskaritzak grebarako eskubidearen urraketa egiaztatu duen bitartean, enpresak negoziazioaren edozein aurrerapen blokeatzen jarraitzen du, enpresaren itxierarekin mehatxatuz.
ELAk negoziazioaren alde egiteko, xantaia bertan behera uzteko eta langileekin adosteko gaitasuna erakusteko eskatu dio enpresako zuzendaritzari.