lan-istripu hilgarria Erandion

2017/09/20
Heriotzazko lan-istripu berri bat gertatu da Bizkaian, Erandioko Cables y Alambres Especiales enpresan hain zuzen. Antza denez, makina batek arrapatuta. Azken honekin, dagoeneko 46 lirateke Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak. ELAk egun langileek jasaten dituzten prekarietate egoera salatu du.

 

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazteaz harago, egun langileek jasaten dituzten prekarietate egoera salatu nahiko genuke; Prekarietate hau, lan erritmo jasanezin, jardunaldi amaigabe, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio araudegiaren betegabetzeetan bihurtu ohi da.

Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen duen aldi berean.