Lan istripu larria Zestoako T.S. Fundición enpresan

2005/10/10

Atzo arratsaldeko 17:00tan lan istripu larri bat izan zen Zestoako T.S. Fundición enpresan (Gipuzkoa). Ezbeharraren ondorioz, 44 urteko langile bat Arreta Intentsiboko Unitatean dago, oso larri. Ezbeharraren unean, langilea makina bat garbitzen ari zen. Garbitzen hasi zenean makina geldirik zegoen. Hala ere, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik makina martxan jarri zen, eta langileari bi hankak harrapatu zizkion. Atzokoa ez da T.S. Fundición enpresan gertatzen den lehen istripu larria. 2004. urteko otsaialaren 28an beste langile bat hil zen, erreta.

Istripua salatzeko geldiunea egingo dute gaur langileek. Hala, goizeko 11tan kontzentrazioa burutu dute. Atzoko istripua urte beltz baten beste adibide bat besterik ez da. Lanean hildako lagunen kopurua onartezina da, eta ezinbestekoa da lehenbailehen neurriak hartzea. Urtebeteko epean enpresa berean horren larriak izan diren bi istripu gertatzeak, lan segurtasunaren alorrean enpresek hartzen dituzten neurrien eraginkortasun falta agerian uzten du.