Lan istripuak ez dira murriztu

2008/07/28
Azken asteotan Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz adierazi du 2008an lan-ezbehar gutxiago gertatu direla. ELAk Bilbon aurkeztu dituen datuek erakusten dutenez, ordea, hori ez da egia.

Datu ofizialen arabera, 2007ko eta 2008ko urtarriletik maiatzera arteko aldiak erkaturik, lan-istripuek %10,19ko gehikuntza izan dute, eta hilgarri suertatu direnen kopuruak, berriz, %36,36. Alegia, 2007ko urtarriletik maiatzera bitarte, 39.403 lan-istripu gertatu ziren guztira, eta horietatik 22 hilgarriak izan ziren; eta 2008ko aldi berean, berriz, lan-istripuak 43.420 izan dira guztira, eta hildakoak utzi dituztenak, 30.

Adolfo Muñoz, idazkari nagusiaren albokoaren esanetan, askoz istripu gehiago gertatzen dira aldi baterako kontratua dutenen artean, eraikuntzan dabiltzanen artean, enpresa txikietan dihardutenen artean, eta azpikontratetan, eta gero eta maizago gertatzen ari dira langile etorkinen artean ere.

Adolfo Muñozekin batera Alazne Alonso eta Janire Dominguez, lan eta segurtasun arloko arduradunak hartu dute parte txostenaren aurkezpenean.

Irakurri txostena