Lan istripuak salatzeko mobilizazioak Iruñea eta Bilbon

2009/04/27
Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna dela-ta ELAk ekitaldiak antolatu ditu apirilaren 27 eta 28rako Iruñea eta Bilbon Euskal Herriak jasaten duen lan istripu kopuru handia salatzeko.

ELAren iritziz, istripuen kopuruaren igoera oso lotuta dago prekaritasunarekin eta enpresariek Lan Arriskuen Prebentziorako legea ez bete izanarekin.

Egoera honi aurre egiteko beharrezkoa da : legeak dioena betearaztea enpresetan, negoziazio kolektiboaren bidez, modu integralean, prekarietateari irtenbideak bilatu eta administrazioari egin lezake eta egiten ez duena exijitu.

Aurten 21 langile zendu dira lan istripuen ondorioz Euskal Herrian.