Lan istripuak prekarietatearen eta prebentzio ezaren ondorio dira

2011/02/10
Gehiengo sindikalak emandako datuen arabera 2010an lan istripuen ondorioz 80 langile hil ziren Hego Euskal Herrian, eta ez 54, dato ofizialek dioten moduan. ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariek lan istripuen aurka aritzeko akordioa aurkeztu dute Bilbon.

Leire Txakartegi, ELAko osasun eta segurtasun arloko arduradunak adierazi du gobernuak eta patronalak bat ontzat ematen dutela prekarietatea, kontratuetan legeari iruzur egitea eta nuerririk gabeko azpikontratazioa. Ez dago inongo interes politikorik laneko segurtasun eta osasuna hobetzeko.

Era honetan, lan-segurtasu eta osasun politika goitik behera aldatu beharra dagüela, azpimarratu du.

 

Irakurri txostena