Lan istripuei aurre egiteko administrazioak ezer gutxi egiten duela salatu du ELAk

2006/10/04
Adolfo Muñoz, ELAren negoziazio kolektiboko arduradunak, gogor jo du administrazioak lan istripuen aurrean duen jarreraren aurka. Bere esanetan administrazioak ezer gutxi egiten du arlo honetan eta ugazabek horretaz baliatzen dira segurtasun neurriak ez betetzeko.

Adierazpenak ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuetako dozenaka ordezkariekin batera Orduñan burutu den kontzentrazioan egin ditu Adolfo Muñozek. Bertan urriaren 3an hiri horretan izaniko lan istripuan salatu dute aipatu sindikatuetako ordezkariek.