Lan istripuetan hildakoei elkartasuna

2009/10/09
ELAko ordezkariak parte hartu dute gaur eguerdian Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean Bilboko sahiesbidearen eraikitzen hildako langilearen senitartekoei elkartasuna adierazteko.

Era berean, lan istripuen gaiari ez diotela behar adinako garrantzirik ematen, ez adminsitrazioek, ez enpresen salatu du ELAk.

Sindikatuaren esanetan, prekariotasuna eta azpikontratazioa aregotzen diren heinean, arriskuak handiagoak dira.

Bestalde, Eusko Tren-eko langileek ere elkarretaratzea egin dute atzo istripuz hildako tren gidariaren seniartekoei elkartasuna adierazteko.