Lan-jazarpena Beasaingo Estanda lantegian

2015/10/06
Eguneroko jarduna guztiz aldrebesa da: enpresa-hitzarmena ez da betetzen, Enpresa Batzordeko kideak beldurturik eta zigorturik dauzkate, denen aurrean lorturiko akordioak ez dira betetzen, ezta erakunde ofizialetan egindakoak ere ―esaterako LHB/CRLn (PRECO)―, eta abar, eta abar. Hori dela-eta, badaude honez gero hiru baja lan-estresagatik.

Langileen Batzordearen Agiria:

FUNDICIONES DEL ESTANDAko langileek elkarretaratze bat egin zuten larunbatean Donostian, plantillaren egoera jasanezina jendaurrean salatzeko.

FUNDICIONES DEL ESTANDA enpresa Beasainen dago, 250 langileko plantilla du, eta 60 urte baino gehiagoko bidea egin du.

Azken urteotan enpresaren lan-harremanak ikaragarri hondatzen ari dira. Zuzendaritza-taldekoek, eta Giza Baliabideen zuzendari Sara Jaurrieta Sanz lehenak, araurik oinarrizkoenak etengabe urratzen baitituzte.

Eguneroko jarduna guztiz aldrebesa da: enpresa-hitzarmena ez da betetzen, Enpresa Batzordeko kideak beldurturik eta zigorturik dauzkate, denen aurrean lorturiko akordioak ez dira betetzen, ezta erakunde ofizialetan egindakoak ere esaterako LHB/CRLn (PRECO)―, eta abar, eta abar. Hori dela-eta, badaude honez gero hiru baja lan-estresagatik.

Elkarretaratzea abisu bat izan behar da enpresa-zuzendaritzarentzat. Lan-harremanetan horrelako jokabideak sustatzeak kalte egiten dio enpresari alde guztietatik. Zuzendaritzaren esku dago norabidea aldatzea, eta egoera onbideratzea. Lan-ezarpenaren oraingo egoera berehala bukatu behar da.