Lan sailak akordiorik gabeko expedienteak onartzen ditu

2009/06/18
ELA sindikatuak arbuiatu egiten dugu Erregulazio Txostenen inguruan Lan Saila hartzen ari den erabakiak.

ELAk hainbat aldiz salatu du aurreko Lan Saileko jarrera eta , era berean, adierazi behar dugu Lan Sail honek aurrekoaren bide berbera hartu duela. Alde bien arteko akordiorik gabeko espedienteak dagoenekoz onartu ditu Sailak, azkena Salva Industrial-en, nahiz eta bertako Lan Ikuskaritzak bestelako txostena egin.

ELAren aburuz, Eusko Jaurlaritza eta Lan Sailburu berriaren benetazko asmoak agerian geratzen dira. “Elkarrizketa Sozialaren” onurak eta bere intentzio onak   

iragartzeaz gain, egunerokotasunean hartzen dituen erabakiekin aurreko alderdiekiko ezer gutxi aldatu dela frogatzen du. ELAk kontutan izango ditu hartutako erabakiak eta berriro exijitzen du gehiengo sindikalaren babesa ez duten espedienteak ez ditzatela onartu.