Lan segurtasunerako diru gutxiago

2009/10/01
ELA eta LAB sindikatuok salatu egiten dute Eusko Jaurlaritzak %8,6 murriztu nahi dituela Osalaneko aurrekontuak.

Irailaren 30an egindako Kontseilu Nagusiaren ostean, ELA eta LAB sindikatuok adierazi dute Osalan, Lan eta Segurtasunerako erakunde publikoak 2010 begira ez dituela neurri eraginkorrik aurkeztu egungo egoerari aurre egiteko. Era berean, salatu dute Eusko Jaurlaritzak %8,6 murriztu nahi duela datorren urtealdiko aurrekontua.   

Bestalde, bi sindikatuok Osalanek Eraikuntza alorreko Lan Fundazioarekin duen hitzarmena bertan behera uztea eskatu dute.

 

Irakurri txostena