Lan sindikalaren kriminalizazioren salaketa

2013/01/08
Lan sindikalaren kriminalizazioren salaketa
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean identifikatutako 18 lagunen aurkako salaketa bertan behera uztea exijitu dute. Fiskalak pikete informatiboa osatzen zuten 18 lagunen aurka 3 urte eta 9 hilebeteko kartzela zigorra eskatu du.

Inputatuei elkartasuna adierazteko, datorren ostegunean, urtarrilak 10, elkarretaratzea deitu dute sindikatuek Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, goizeko 9etan.