Lan uzteak Eskoriatzako TESAn

2008/06/17
T.E.S.A-ko enpresa batzordearen gehiengoak, ELA, LAB eta CCOO sindikatuak osatuta, lan uzteekin ekitea erabaki dute; ondorioz, lan-txanda bakoitzeko ordu eta erdiko geldialdiak egingo dituzte ekainaren 18tik aurrera.

Enpresa batzordeko gehiengoaren iritziz azken eskaintza zeharo eskasa da.  Enpresak KPIa soilik bermatzen du hiru urtetarako, eta gainontzeko puntuetan ez du inolako hobekuntzarik eskaintzen. Horrez gain, beste hainbat puntutan lehen lortutako zenbait hobekuntza okertu nahi dizkiete. Hau da, lan baldintzetan atzera pausu garbia eskaintzen du Eskoriatzako TESAk. 

Lanuzteekin batera kontzentrazioak egingo dituzte enpresa aurrean.