Lanaldia murriztu eta soldata igotzen duen Arabako kirol jardueren hitzarmena adostu da

Arabako Kirol Jardueren sektoreko hitzarmen kolektiboa bi urtez negoziatu ondoren, patronalarekin akordio batera iristea lortu da. Negoziazio gogorra izan da, patronalaren etengabeko blokeoa dela eta; izan ere, ez ditu langileen beharrak entzun nahi izan, eta grebadeialdiaren aurrean soilik erantzun du. ELAk akordioa oso positiboki baloratzen du, langileen eskaera nagusiak jasotzen dituelako eta prekaritateari aurre egiten diolako.
Esaterako, lanaldia murriztuko zaio plantillari eta soldata igoera progresiboak izango dituzte, datorren urtean KPI bermatuta.
Honakoak hauek dira lortutako hobekuntzak:
- Lanaldi murrizketa: 4 ordu I, II, III taldeentzat, eta 55 ordu IV. Taldearentzat.
- Antzinatasuna: % 3 hirurteko bakoitzean,% 15eko mugarekin.
- Koadranteak antzinatasunaren eta lanaldiaren arabera aukeratzea.
- RS 140 €-ko plusa.
- Lantokien arteko lekualdaketak 30 minutura arte ordaintzen dira (1 ordu gehienez).
- Soldatak: 2022an I, II eta III multzoentzako % 1 '5eko igoera, eta IV. talderako % 2koa. 2023An % 2ko igoera I., II. eta III. taldeetan, eta IV. talderako % 2,5ekoa. 2023 urrian KPI osoaren igoera ('19, '20,21,22).
Halako sektoreetako borroka sindikalek aparteko zailtasuna dute azpikontratazioagatik. Izan ere, Udalek zerbitzuak merkeago eskaintzen dituzten enpresak saritzen baitituzte zerbitzuen esleipenetan, eta Gasteizko Udalak eta Urtaran alkateak erakutsitako jarrerak horixe bera berretsi dute.
Zailtasunak zailtasun, baina, ELA pozik da lortutako hitzarmenarekin, langileek datozen urteetan hobekuntzak izango dituztelako. Hala ere, langileak antolatzen jarraituko dira beharrezko hobekuntzak lortzen jarraitzeko eta baldintza duinetan jarduteko.