Lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera ez dela nahikoa uste du ELAk eta Gobernuak laster langileen interesen aurkako neurriak hartuko dituela ohartarazi du.

2004/05/18

1997tik (azken bi legegintzaldiak) jasandako galerak orekatzeko, espainiko gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata %6,6 igotzea erabaki du, ondorioz berau 490 eurokoa izango da. Igoera honek egungo egoerarekin alderatuz (460 euro) hobekuntza ekarriko du eta 1997tik LAGSk jaso duen erosahalmenaren galera konpentsatuko du. Halere LAGSk 1983tik darama erosahalmena galtzen (egun gobernuan dagoen partiduaren legegintzaldiak barne), beraz galera 20,7 puntukoa da. Hori dela eta iragarritako igoerak galdutako parte bat besterik ez du berdintzen.

Igoera hau dela ere, LAGS Europako Gizarte Eskutitzaren gomendioetatik urrun dago, honek herrialde bakoitzeko batazbesteko errentaren %50ean egon beharko litzateke lanbide arteko gutxieneko soldata.

Bestalde, eta langabezi sariak alde batera utzita, LAGS erreferentzitzat zuten beste prestazioek, soladata honekiko lotura galduko dute, honela LAGSren igoera honek ez ditu prestazio gehiago ekarriko.

Albiste honekin batera oharkabean pasa diren eta bere garrantzia duten beste hainbat neurri iragarri dira.

Horietako bat pentsioen ingurukoa da. Hain zuzen ere pentsioen kalkuluan epea luzatzea proposatu da, ondorioz pentsio berriek diru gutxiago jasoko dute.

Negoziazio kolektiboaren egituraketari buruz azaldutako neurriei buruz ez da gehiegi hitzegin, helbururik nagusiena negoziazio kolektiboaren zentralizazioa izan daiteke.

Neurrien artean ez da hobekuntzarik iragarri langabezi-sariak jasotzeko betebeharretan, langabezian daudenen artean erdiak gutxienez prestazio hori jasotzen ez badu ere.