Lanbide Heziketaren eta hezkuntza publikoaren aldeko manifestazioa
Nafarroako irakasleak berriro aterako dira kalera bihar, otsailaren 28an, 12:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentutik abiatuko den manifestazioan. ELA, Steilas, LAB eta CCOO sindikatuek deitutako mobilizazioak irakasle kolektiboaren babes zabala du.
Lanbide Heziketak eta, oro har, hezkuntza publikoak, apustu sendoa, inbertsio ekonomiko handiagoa eta urte luzez metatutako arazo estrukturalak aurre egingo dituzten politika ausartak behar dituzte. Administrazioak LH Dualaren ezarpena goraipatzen duen bitartean, planifikazio eskasa eta baliabide urritasuna nagusi dira, irakasten dutenengan zein ikasten dutenengan eragina izanik.
Sindikatuek denbora gehiegi daramate LHren gabeziak salatzen, erantzun eraginkorrik jaso gabe. Finantzaketa egokirik gabe, antolaketa koherenterik gabe eta hezkuntza sistema egunez egun sostengatzen dutenen ahotsa entzun gabe, ezinezkoa da Lanbide Heziketa duin eta kalitatezkoa bermatzea.
Otsailaren 28ko manifestazioa, beraz, mobilizazio dinamika jarraitu baten beste urrats bat da, hezkuntza publikoa Nafarroako Gobernuaren lehentasun politiko eta aurrekontuen erdigunean kokatzeko helburuarekin.