Lanbidek pairatzen duen antolakuntza anabasa salatu dute sindikatuek
ELAren ustez gero eta agerikoagoa da, 2015eko irailean LAB, CCOO eta UGT-k Jaurlaritzarekin sinatutako akordioak ez zuela Lanbideko auzia konpondu. Ez zituela langileen lan baldintzak bermatzen, ez eta herritarrei eskainitako zerbitzua ere.
Sinatu zenean ohartarazi genuen akordio hura ixteko premiek ondorioak eragingo zituztela, eta orain agerikoa den antolaketa anabasa ekarriko zuela.
Ordutik, Eusko Jaurlaritzak lankideak kaleratu ditu, eta irailean adostutako akordioaren babespean erabaki negargarriak hartu ditu, erakundearen jarduna hankaz gora jartzeraino. Sindikatu guztion aldetik adierazi da batzorde teknikoaren eraginkortasunik eza eta argi geratu da Lanbidek aurrera egiten badu labgileen inplikazioari esker baino ez dela.
Horregatik guztiagatik, eta egoeraren larria salatzeko, ELAk Lanbideko langileen mobilizazioa bultzatzen eta Eusko jaurlaritzaren jarrera salatzen jarrituko du.
ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio Euskal Enplegu Zerbitzu PUBLIKO eta kalitatezko baten aldeko apustu garbia egin dezan. Euskal herritarroi kalitatezko enplegu zerbitzu integrala eman ahal izateko baliabide nahikoak esleitu ditzala, areago egungo egoera ekonomikoan hain beharrezkoa delarik.