Gaur ere Lanbideko langileen gehiengoak bat egin du lanuztearekin

2014/02/28
Gaur ere Lanbideko langileen gehiengoak bat egin du  lanuztearekin
Lanbideko langileen gehiengoak bat egin du ELA eta LAB sindikatuek gaurko deitutako lanuztearekin. Lanuzteak datorren asteko astelehenean eta asteartean jarraipena izango dute.

Bi sindikatuen aburuz "ezinbestekoa da gobernuaren konpromisoa langileon beharrizanei erantzuteko: gure azterketaren arabera egin duzuen proposamenaz ez dira beteko gobernuak berak aurreikusten dituen beharrizanak. Halaber gobernuaren proposamenak berez dakar Lanbideren egitekoen zati handi bat erakunde honetatik kanpo"

Sindikatuek azpimarratu dutenez "lanpostuen esleipena objetiboki egin behar da, adostutako prozesu baten bidez, administrazioaren diskrezionaltasun eta arbitrarietaterik gabe".

Deitzaileen esanetan Eusko Jaurlaritzaren proposamena dagoen bezala onartuz gero oraingo plantillako 200 bat langilek galduko dute euren lanpostua, beste asko leku-aldatu beharko dira derrigorrez eta langile gehienentzat lan-baldintzak okertuko dira.