Lanbideko lanuzteak jarraipen zabala hirugarren egunez

2014/03/04
Lanbideko lanuzteak jarraipen zabala hirugarren egunez
Lanbideko langileen gehiengoak bat egin du ELA eta LAB sindikatuek gaurko deitutako lanuztearekin. Lanuzteak aste honetako astelehenean eta asteartean %70ko jarraipena iza du.

Bi sindikatuen aburuz "ezinbestekoa da gobernuaren konpromisoa langileon beharrizanei erantzuteko: gure azterketaren arabera egin duzuen proposamenaz ez dira beteko gobernuak berak aurreikusten dituen beharrizanak. Halaber gobernuaren proposamenak berez dakar Lanbideren egitekoen zati handi bat erakunde honetatik kanpo"

Sindikatuek azpimarratu dutenez "lanpostuen esleipena objetiboki egin behar da, adostutako prozesu baten bidez, administrazioaren diskrezionaltasun eta arbitrarietaterik gabe".

Deitzaileen esanetan Eusko Jaurlaritzaren proposamena dagoen bezala onartuz gero oraingo plantillako 200 bat langilek galduko dute euren lanpostua, beste asko leku-aldatu beharko dira derrigorrez eta langile gehienentzat lan-baldintzak okertuko dira.