Lander Simullation & Training enpresako langile baten heriotza salatzeko kontzentrazioa

2006/09/10

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek kontzentrazioa egin dute gaur, irailak 11, Donostiako Portuetxe auzoan. Kontzentrazioa Lander Simullation & Training enpresaren aurrean izan da eguerdiko 12:30tan, iragan asteartean Madrilen gertatu zen lan istripua salatzeko. Istripuan enpresa horretarako lan egiten zuen gazte gipuzkoar bat zendu zen elektrokutatuta.