Laneko istripua Gasteizen

2005/05/25

Aurten Araban bost langilek bizia galdu dute laneko istripuetan

Gaur goizean Gasteizen Excavaciones Baranda S.A.ko langile bat hil da. Aldez aurretik prestatutako zutabea, hormigonatzeko zai zegoena, gainean erori zaionean zapalduta hil egin da langilea.

Istripu honekin dagoeneko 5 langile hil dira Araban laneko istripuetan, horietatik bi eraikuntzan.

Eraikuntzako Federazioarentzat istripuen tasak onartezinak dira administrazioetatik aurkezten dituzten datuetatik aparte. Egoera hau ez da zorte txarraren ondorioa, zergatiak eta arduradunak, izan, badaude, eta bilatu beharko dira.

ELAk berriro ere eskatu du, istripuen aurka administrazioaren inplikazio handiagokoa. Legeak baliogabeak dira orokorki betetzen ez badira eta egoera honen aurrean ikuskaritzak neurriak hartzen ez baditu.