Laneko istripua salatzeko elkarretaratzea

2005/01/19

GUIVISAko langileok, Enpresa Batzordeak eta ELA, LAB eta ESK sindikatuok bildu gara gaur hemen, enpresaren aurrean, joan den astelehenean lan-istripuz hil zen Jose Luis Castañedoren senide eta adiskideei gure dolumina adierazteko.

Gertakari mingarri hori dela eta gu guztiok atsekabeturik bagaude ere, ez dugu galdu nahi aukera hau segurtasun gehiago eskatzeko, hau bezalako istripurik berriro gerta ez dadin.

Horregatik, eskatzen diegu hemendik ugazabei laneko segurtasun eta osasuna oinarrizko alderditzat har dezaten enpresaren kudeaketan.

Halaber, edukia eta eskurantzak emateko Segurtasun Batzordeei, lanaren inguruan dauden arriskuei garaiz aurrea hartzeko, eta horri buruzko neurriak, planak edo programak egiteko.

Era berean, lan-arloan eskumena duten herri-administrazioei zorrozki jarduteko eskatzen diegu, enpresetan beharrezko neurriak har ditzaten, eta langileek duten odol-jario izugarri hori errotik moztu dadin.

Azkenik, Lan Ikuskaritzari eskatzen diogu arretaz eta azkar-azkar begiratzeko, eta baita irmotasun osoz ekiteko ere, langileek pertsonentzako osasun eta osotasunerako egoera arriskutsuak salatzen dituztenean.

GUIVISAko ENPRESA BATZORDEA
ELA - LAB - ESK