Langabetuen %57,5 emakumeak dira

Esan beharra dago Covidaren krisiak ez duela emakumeen egoera aldatu, langabeen %57,5 izaten jarraitzen dute. Bestalde, gazteen langabezia berriro ere igo da, irailean 350 pertsonatan eta jadanik 13.106 gazte daude egoera honetan.
Langabezia eta lan-prekarietatea zuzenean lotuta daude. Abuztuan egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berberak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak. Kontratuen behin-behinekotasunak oso altua izaten jarraitzen du, abuztuan sinatutako kontratuen ia %91,4 izan dira mota honetako kontratuak.
Udazken honetan biziko dugun ziurgabetasun-egoeraren aurrean, ezinbestekoa da mobilizazioa, lan-prekarietatearekin amaituko duten eta sektore publikoan zein pribatuan lan-baldintzak duinduko dituzten neurrien alde borrokatzeko. Horrenbestez, ezinbestekoa da lan-erreforma indargabetzea, bai eta administrazioek inbertsio handiagoa egitea ere, besteak beste, behin-behinekotasun handiarekin amaitzeko.