Langabetuen %60,4 emakumeak dira Nafarroan

Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, Nafarroan erregistratutako langabeen kopurua 1.365 pertsonatan murriztu da, enplegatu gabe dauden pertsonak 32.688 dira. Egia da iraileko datuek hobekuntza erakusten dutela aurreko hilabeteekin alderatuta; hala ere, zenbait kontu aipatu behar dira. Lehenik eta behin, emakumeen egoerak gizonena baino okerragoa izaten jarraitzen du. Langabezian dauden pertsonen %60,4 emakumeak dira. Bestalde, langabezia-tasa Europar Batasunekoa baino askoz handiagoa izaten jarraitzen du, %10,4koa; aldiz, Europakoa %6,8koa da.
Langabezia eta lan-prekarietatea zuzenean lotuta daude. Abuztuan egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berberak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak. Kontratuen behin-behinekotasunak oso altua izaten jarraitzen du, abuztuan sinatutako kontratuen ia %93,7 izan dira mota honetako kontratuak.
Udazken honetan biziko dugun ziurgabetasun-egoeraren aurrean, ezinbestekoa da mobilizazioa, lan-prekarietatearekin amaituko duten eta sektore publikoan zein pribatuan lan-baldintzak duinduko dituzten neurrien alde borrokatzeko. Horrenbestez, ezinbestekoa da lan-erreforma indargabetzea, bai eta administrazioek inbertsio handiagoa egitea ere, besteak beste, behin-behinekotasun handiarekin amaitzeko.