Langabetuen % 60ak ez du inolako prestaziorik jasotzen
Nahiz eta langabezian izena emandako pertsonen kopurua jaitsi izan, honek ez du suposatzen enplegua dutenen eta ez dutenen egoerak hobera egin duenik:
-
Enplegua dutenek gero eta prekarietate latzagoa jasaten dute; aurten egin diren kontratuen % 93,1a aldi baterakoa izan da eta %35,7a partziala, modu honetan ia 5 enplegutik 1 partziala izatera iritsi da.
-
Enplegurik gabe daudenen kopurua oso larria da. 122.953 pertsona daude langabezian izena emanda eta inolako prestaziorik jaso gabe, guztien %59,6a.
Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emandakoen kopurua jaitsi bada ere, Europako buru izaten jarraitzen dugu langabezian, prekarietateak gora egiten jarraitzen du eta langabetuak alde batera utziak izan dira. HEHko egoera soziala eta enpleguaren egoera oso larriak dira.
Langabezian daudenei babes soziala emateko eta prekarietatearen aurka borrokatzeko politikak egiten ez diren bitartean, bidegabekeria sozialak gora egingo du.