Langabezia %11,1koa da Hego Euskal Herrian

2011/01/28
Behin-behinekotasun tasa %23an kokatu da, 2009ko laugarren hiruhilekoan baino 0,9 puntu altuago, eta europarraren oso gainetik.

Langabe kopurua 5.000ean murriztu da 2010ean zehar Hego Euskal Herrian, baina langabezi tasak %11,1koa izaten jarraitzen du.

Gainera, enpleguaren kalitateak nabarmen egin du txarrera, behin-behineko kontratudun pertsonen kopuruak 233.700ra igo baitu 2010eko laugarren hiruhilekoan, aurreko urtean baino 15.200 gehiago (%6,7ko igoera pairatu du). Era honetara, behin-behinekotasun tasa %23an kokatu da, 2009ko laugarren hiruhilekoan baino 0,9 puntu altuago, eta europarraren oso gainetik (%14,4koa izan dena 2010eko hirugarren hiruhilekoan).

Lan erreforma justifikatzerakoan, behin-behinekotasuna murriztuko zuela argudiatu zen, baina datuek, alderantzizkoa gertatzen ari dela adierazten dute (hiruhileko bakarra gutxi den arren emaitzak baloratzeko, behin-behinekotasun tasa hamarren bat igo da erreformaren onarpenetik).

Azken hileetako erreformak aurrera eramateko benetako arrazoien inguruan biztanleria engainatzea onartezina da, erreforma hauetariko batzuk CCOO eta UGTren oniritziarekin onartuak izan direlarik, eta langileria serioski kaltetzen dutelarik. Errebindikaziozko sindikalgintza, negoziazio kolektibo eta mobilizazioaren bidez, bide bakarrak dira langileriaren egoera hobetzeko, eta horrela erakutsi zuen atzoko greba orokorrari emaniko babes zabalak.