Langabezia eta babesik eza areagotzen dituzten politikak salatu ditu ELAk

2013/05/06
Hego Euskal Herrian 233.033 pertsona egon dira izena emanda Enplegurako Zerbitzu Publikoan apirilean, duela urte bete baino 20.232 gehiago.

Krisia presente dago Europako Batasunean ere, baina ez da hain ondorio latzak izaten ari. Hego Euskal Herrian %9,5 igo da langabe kopurua urte betean, 27-EBeko %2aren aldean. Era berean, langabezi tasa %17,7an kokatu da Hego Euskal Herrian, Europakoa (%10,9) baino 6,8 puntu altuago.

Langabezi zifrak larriak dira, baina baita egoera honetan dauden pertsonen egoera ere. Zehazki, hauen %46,6ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen, eta %32,9ak soilik jasotzen du prestazio kontributiboa (zenbateko altuagokoa).

Murrizketa politika eta etengabeko erreformek langabezia eta babesik eza handitzen dute. Hau da, berez oso larria den egoera okertzen dute. Mobilizazioa eta borroka dira aldaketarako bide bakarra. Hori dela eta, maiatzen 30eko Greba Orokorrean partehartzeko deia egiten du ELAk.