Langabezia, pobrezia eta gizarte babesik eza areagotzen dituzte murrizketek

2013/07/02
225.434 pertsona egon dira Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoetan izena emanda ekainean, maiatzean baino 5.969 gutxiago, baina 2012ko ekainean baino 18.541 gehiago. Langabe kopurua %9an igo da beraz urte betean, 27en Europako Batasunean baino 3,7 puntu gehiago, %5,3a a hazi baita han.

Era honetara, Hego Euskal Herriko langabezi tasa %17,2koa izan da, 27-EBkoa baino 6,3 puntu altuagoa. Europako beste estatuekin alderaketak, gure langabezia tasa Portugalekoaren (%17,6) antzekoa dela erakusten digu, eta Grezia (%26,8) eta espainiar Estatuak (%26,9) soilik dutela tasa altuagoa.

Gainera, langabeen %35,4ak soilik jasotzen du kotizaziopeko langabezia saria, eta %41,6ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen, biztanleria honek pairatzen duen egoera larria erakusten duena.

Langabezia zifra hain kezkagarriei entzungor eginez, administrazioek, Hego Euskal Herrikoa barne, langabezia, gizarte babesik eza eta pobrezia areagotzen duten murrizketa eta erreformak burutuz jarraitzen dute. ELAk aldarrikatzen duen bezala, gizarte gastu nahikoa posible egiten duen zerga presio altuagoa eta justuagoa izan beharko litzake egoera honetatik ateratzeko gobernuek hartu behako luketen bidea.