Langabezia-tasa %16,8ra iritsi da Hego Euskal Herrian

2012ko azaroan, izan ere, Hego Euskal Herrian 222.918 langabe zeuden erregistratuta, hots, aurreko hilean baino 3.847 gehiago eta 2011ko azaroan baino 32.105 gehiago; horrek esan nahi du azken urteko igoera %16,8 izan dela.
Europako batez bestekoarekin alderatuta, argi dago zer egoeratan dagoen langabezia Hego Euskal Herrian. 2012ko urrian, izan ere, 27-EBko langabezia %10,7 izan da, Hego Euskal Herrikoa baino 6,1 puntu gutxiago.
Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Julene Gabiola azterketa bulegoko kideak enpleguak jasan duen atzerakada azpimarratu dute. Novalen esanetan, bien bitartean patronala krisiaz baliatzen da enplegua suntsitzeko eta soldatak jaisteko. “Egoera larri honetan probetxua atera nahi du, eta horretarako administrazio gehienen laguntza osoa du”.
ELAko ordezkariak enplegua sortzeko benetako politika baten beharra aldarrikatu du eta aurrekontuen eta fiskalitatean aldaketa sakonak eskatu ditu egoera honi aurre egiteko.