BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA

Langabezia puntu bat igo da Nafarroan, %9,1era, eta gehiago kolpatu ditu emakumeak

2026/04/28
Langabezia puntu bat igo da Nafarroan, %9,1era, eta gehiago kolpatu ditu emakumeak
2026ko lehen hiruhilekoko datuek erakusten dute Nafarroan atzera egin dela, langabeziak gora egin duela eta enpleguaren bilakaera oso desberdina izan dela, emakumeei bereziki eraginez.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, okupazioak behera egin du emakumeen artean (6.100 enplegu gutxiago) eta gizonen artean (3.100 gutxiago). Urte arteko konparazioan, aldiz, joera desberdina da: gizonezkoen enplegua 2.000 pertsonatan hazi da, eta emakumeen artean, berriz, 3.300 pertsonako galera izan da, eta horrek desberdintasunak handiagotu ditu.

Lanaldi partziala %12,5ean kokatzen da, eta genero-joera argia erakusten jarraitzen du: emakumeen %20,6ri eragiten dio, gizonen %5,7ren aldean, eta agerian uzten du emakumeen presentzia handiagoa dagoela baldintza okerragoko enpleguetan.

Behin-behinekotasuna %18,3an mantentzen da, eta alde nabarmenak daude sexuen artean. Gizonen %14,2k aldi baterako kontratua du, baina emakumeen artean zifra hori %22,9ra igotzen da, lan-ezegonkortasun handiagoa sendotuz.

Langabeziak hazkunde nabarmena izan du, 31.000 pertsonara heldu da. Tasa %9,1era iritsi da, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gehiago. Emakumeen langabezia-tasa %10ekoa da, gizonen %8,4aren gainetik argi eta garbi. Gainera, gazteen langabeziak gora egin du eta %22,8an kokatu da, oso maila altuetan mantenduz.

Oro har, datuek erakusten dute Nafarroako enpleguaren egoerak okerrera egin duela, langabeziak gora egin duela eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna etengabea dela, bai enplegua lortzeari dagokionez, bai enpleguaren kalitateari dagokionez.