Langabezian daudenen egoera gero eta larriagoa da da
Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur argitaratu dituen datuen arabera Hego Euskal Herrian (HEH) 221.593 pertsona izan dira langabezian urtarrilean, abenduan baino 8.036 gehiago eta duela urte bete baino 5.741 gutxiago. Honela langabezia tasa %16,3an kokatzen da, EB-28koa baino 6,4 puntu altuagoa.
Langabezian izena emandakoen kopurua azken urtean jaitsi izanak ez du suposatzen enplegua sortu denik. Hau jendeak lana bilatzerako orduan duen itxaropen ezagatik eta askok eta askok langabezia saria jasotzeko eskubiderik ez dutenez, langabezia zerrendetan ez dutelako izenik ematen gertatzen da. Gainera, honi 2014. urtean migrazio saldoa negatiboa izandu izana ere gehitu behar zaio, izan ere, 3.175 pertsonak alde egin dute.
Langabezian daudenen egoera gero eta okerragoa dela gehitu behar zaio honi:
-
Langabezian izena emandakoen %55,3ak ez du inolako prestaziorik jasotzen, duela urte bat baino 7,3 puntu gehiago
-
Kotizaziopeko prestazioa dutenak (zenbateko handiena duena) %25,1 besterik ez dira, iaz baino 6,1 puntu gutxiago
-
Kotizaziopeko bataz bestekoa 26,8 euro jaitsi da EAEn azken urtean (903,1 eurokoa da), eta 22,2 euro jaitsi da Nafarroan (905,3 eurotakoa da)
-
Prestazioetan guztira gastatutakoa %21,4 murriztu da azken urtean HEHan, langabezia %2,5 jaitsi den bitartean.
Enpleguaren errekuperazioaren eta egoeraren hobetzearen inguruko mezuak ezin dira ulertu hauteskunde aurreko propaganda direla ez bada kontutan hartzen. Guztiz gaitzesgarria da Gobernuetatik errealitatea isladatzen ez duten mezu hauek zabaltzea.
Enpleguaren egoera eta egoera soziala oso larriak dira HEHan, eta enplegurik gabe daudenek Gobernuen partetik inolako babesik jaso gabe jarraitzen dute.