Langabezian zeuden %55k ez zuen prestaziorik jaso

Bestalde, gazteen langabeziaren jaitsiera gelditu egin da eta 107 gazte gutxiago daudeda bakarrik oraingoan. Gainera, 25 urtetik beherakoen artean langabeziak pandemiaren hasieran baino handiagoa izaten jarraitzen du. Beraz, azken hilabeteetako beherakadak ez du konpontzen inola ere biztanleria gazteak bizi duen egiturazko arazoa.
Urrian egindako kontratuek aurreko hilabeteen ezaugarri berberak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak dira, eta egindako kontratuak nabarmen murriztu dira 2019ko urriarekin alderatuta. Beste behin, kontratazio mugagabea ez da iristen sinatutako kontratuen %10. Horrela, aldi baterako kontratazioa % 92ra iritsi da urrian.
Prestazioei buruzko datuak negatiboak dira; izan ere, langabezian inskribatutako pertsonen %55k ez zuten inolako langabeziaprestaziorik jaso irailean, aurreko hilean baino %6 gehiago suposatzen du datu horrek. Eta lau pertsonatik batek bakarrik jaso zuen langabezia saria.
Lan erreformen indargabetzearen inguruko zehaztasun ezak, eta Espainiako Gobernuak negoziazioa elkarrrizketa sozialeko mahaira eraman nahi izanak, zera iragartzen du: akordioak ez dituela lan erreforma horien ondorioak konponduko. Egoera horren aurrean, ELAk PPren eta PSOEren 2010eko lan erreformak erabat indargabetzea exijitzen du, langile klasearen lan baldintzak duintzeko funtsezko urrats gisa.