Langabeziaren hazkunde berria salatu du ELAk

2010/12/02
Rodriguez Zapaterok harturiko 426 euroko laguntza bukatzearen erabakiak langabeziagatiko estalduraren bilakaera kaskarra okerragotuko du, eta krisialditik irteera motelduko.

Azaroan errejistraturiko langabezia 175.514 pertsonatakoa izan da Hego Euskal Herrian, aurreko hilean baino 1.133 altuagoa, eta aurreko urtean baino 8.811 handiagoa. Ekonomiaren errekuperaziorako ematen ari den bilakaera motela ez da, beraz, desenpleguaren murrizketan itzultzen ari, langabezia gehitzen ari baita.

 

Aurreko azaroan baino 3.534 kontratu gehiago sinatu dira aurtengoan, baina behin-betiko kontratuen kopurua 164tan murriztu da, eta beraz, behin-betiko kotratuen portzentajea 0,5 puntutan murriztu da guztizkoan, sinaturiko kontratu guztien %6,7 soilik izateraino. Datu hauek lan erreformaren porrota adierazten dute, bere onarpenerako, behin-behinekotasuna murriztuko zuela argudiatu baitzen, gertatzen ari denaren justu kontrakoa.

 

Langabe kopurua igo egin da, baina gainera, INEM errejistraturiko biztanleriaren %39ak bakarrik jasotzen du langabezi sari kontributiboa, %24,5ak sari asistentziala (zenbateko baxuagokoa) soilik jasotzen duelarik. Era honetara, langabezia zerrendetan daudenen %63,5ak soilik jasotzen du nolabaiteko saria, %36,5ak ez duelarik inolako saririk jasotzen.

 

Langabezi sarien onuradunen bilakaera ere oso txarra izaten ari da, sari kontributiboa jasotzen duen biztanleriaren portzentaia (zenbateko altuagokoa), 6,4 puntutan murriztu baita aurreko urtetik, eta inolako saririk jasotzen ez duena 2,5 puntutan igo baita. 426 euroko laguntzarekin bukatzeko Rodríguez Zapateroren erabakiak langabezi sarien kobertura okerragotzea ekarriko du, kalte handia eragingo dio laguntza hau jasotzen zuen biztanleriari, eta krisialditik irteera motelduko du.