LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Arrigorriagako Conformados FACME enpresan

2023/02/22
Atzo gertatu zen lan istripu hilgarria. Enpresa itxita mantenduko da gaur eta bihar. 2023an izandako zazpigarren istripu hilgarria da Euskal Herrian.

CONFORMADOS FACME enpresako langile bat zendu da, atzo izandako lan istripu baten ondorioz. Objektu astun bat erori zitzaion eta sabelaren kontra jota, heriotza eragin dio. Sindikatua datu gehiago biltzeko lanean da, baina berriro ere prekarietatea etaprebentzioaren alorrean enpresaburuek egiten duten inbertsio falta kokatu behar dira halako lan heriotzen atzean.

ELAk salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak ez duela borondaterik eta bitartekoeraginkorrik jartzen lan ezbeharren benetako gizarte gaitz dienei
aurre egiteko.

Azkenik, ELAtik gure doluminak adierazi nahi dizkiegu biktimaren senide, lagun eta lankideei, eta eskualdean gertaera hori salatzeko egingo direnekintzekin bat egin nahi dugu istripuak. Enpresa itxita dago gaur eta bihar.

Lanheriotza hori zazpigarrena da dagoeneko Hego Euskal Herrian. Horri gehitu behar zaio aste honetako astelehenean bertan TUBOS REUNIDOS enpresan gertatu zen istripu larria. Horren ondorioz, istripua izan zuten bi langileetako batek pronostiko larriarekin jarraitzen du ZIUn.