Langile bat hil da Azpeitian izandako lan istripuan

2006/07/18

Gaur, uztailak 19, asteazkena, 41 urteko langile bat hil da Azpeitian izandako lan istripuan. Ezbeharra Loiola-Azpeitiko harrobian izan da, Altuna y Uria enpresa eraikitzailearena den harrobian. Istripua goizeko 11:00tan izan dan da. Oraindik argitu ez diren arrazoeingatik, langilea maneiatzen ari zen makina hutsera erori da 100 metroko altueratik, deskarga lanak egiten ari zenean.

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek heriotza berri hau salatzeko deia luzatzen dute. Horrela, ostiralean, uztailak 21, kontzentrazioa antolatu dute goizeko 11:30tan, Loiola-Azpeitiko harrobian.