Langile bat hil da Haron, Errioxan

2022/04/19
ELAk salatu duenez, apirilaren 16an langile bat hil zen Haroko (Errioxa) nekazaritza kimikako enpresa batean, lan istripuan. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Gasteizko Seguridad EVS enpresan lanean ari zen 51 urteko beharginari gainera erori zitzaion lantokiko ate lerratzailea. Heriotza horrekin, gutxienez 20 dira Euskal Herrian lanean hil diren pertsonak, laugarrena Araban. Sindikatuak egoeraren larritasuna salatu du, eta gogorarazi du kasu guztietan azpikontratatutako enpresak direla, prekarietate-baldintzak eskaintzen dituztenak: ez da bermatzen prebentzio legeria betetzen denik; ez dira beharrezko segurtasun neurriak aplikatzen; bakarrik lan egiteko arrisku erantsia; langileen ikusezintasuna... beti ere, sektorearen berezko baldintza kaskarrak ere aintzat hartuta.

 Gauzak horrela, ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio berehala ezar ditzala kontrol eta jarraipen neurriak, prebentzio-legeria betetzen ez diren egoerak detektatzeko. Ildo beretik, lantokietan antolatzera deitu du.

“Soilik enpresaburuen borondate politikoa eta behin betiko konpromisoa behar dira gaitz honekin amaitzeko. Langileen osasunak eta segurtasunak izan behar dute lehentasuna”, ELAk laburbildu duenez.