Langile bat hil da Igorreko Mecanizados y Husillos enpresan

2006/10/30
Langile bat hil zen urriaren 30ean Igorreko Mecanizados y Husillos enpresan izan den lan istripu larrian. Burdin xafla bat erori zitzaion gainean langileari eta kolpearen ondorioz momentuan bertan hil zen.

ELAren lan osasun arduradun Juan Cruz Lopezek adierazi duenez, "segurtasun neurrien gabezia eta lan erritmo altuak dira ezbehar berri honen arrazoiak. Dagoeneko 30 langiletik gora hil dira aurten Bizkaian, eta hori ezin dugu onartu. Ezbeharra gertatu den enpresa oso txikia da, eta segurtasun neurriak ez ziren betetzen".