Langile bat hil da La Navaleko azpikontrata batetan

2007/07/22
La Navaleko azpikontrata batetan lan egiten zuen langile bat hil da gaur, uztailak 23. Langileak iragan uztailaren 18an izan zuen istripu larria, eta horren ondorioz zendu da. Langilea Saja Indina S.A. enpresarako egiten zuen lan, La Naval ontziolako azpikontrata bat.

Langileak uztailaren 18an zauritu zen. Murueta ontziolak kontratatutako 268 ontzian ari zen lanean, eta lepoan zauri larria egin zuen. Aipatu ontzia Sestaoko La Naval ontziolako eraikinetan egiten ari da.

ELAk bere gaitzespena adierazi nahi du sektore honetan izan den ezbehar berri honen aurrean. Istripuaren arrazoien artean behin-behinekotasuna dago. Behin-behinekotasun horrek prekarietatea ohikoa izatea ahalbidetzen du. Gainera, lan segurtasun delegatuak ez egotea dakar. Izan ere, langileei egiten zaizkien lan kontratuek ez dute sei hilabete baino gehiagoko iraupena; hori horrela izanik langileen jarraipena egingo duen delegatu baten jarduna izugarri zaildu eta oztopatzen da.